Itxi

Faktoria

Lourdes Fernandez

'Berak nahi zuena lortu du Santiago Serra artistak'

Artista horrek beti polemikarekin jokatzen duela gogoratu du ARCOko zuzendari ohi Lourdes Fernandezek, baina gai politikoa ukitu duenean bakarrik piztu dela eskandalua. "Zentsura da. Erabat".

  • 7:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Zentsura da. Erabat. Ez dago arrazoirik obra hori kentzeko". Lourdes Fernandezen hitzak dira, 2006 eta 2010 urte bitartean ARCOko zuzendari izan zenarenak. Fernandezek 'Faktoria' saioan gogoratu du bere zuzendaritzapean erakutsi zirela artelan polemikoak, besteak beste, Eugenio Merino artistak Francoren irudi bat baliatuta jarri zuen txanpon-jolearena, baina ez zela horrelako erabakirik inoiz hartu.

"Azkenean lortu dute Santiago Serrak nahi duena. Probokazioa eragitea", iritzi dio. Artista hori beti izan da oso polemikoa. Arte Plastikoen Espainiako Saria eman ziotenean sariari uko egin zion eskuititzez, eta eskutitz hori bera saldu zuen gero artelan gisa.  Fernandezen arabera, Serrak beti jokatzen du faktore horrekin eta egin izan ditu prostituzioarekin eta, orohar, emakumeekin lotutako hau baino artelan polemikoagoak. "Baina ez da ezer pasa orain arte. Preso politikoak ekarri dituelako lehertu da orain. Arrazoi politikoak dira", esan du.

Fernandezen irudiko, gertatu denak ez dio ez Serrari ez arte munduari kalterik ekarriko eta ez du uste artistak autozentsuran hasiko direnik honegatik. “Lastima da, ordea”, gaineratu, du “honetaz hitz egiten egotea ez ARCOz eta han erakusgai diren beste 3.000 lanei buruz”, amaitu du.