Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Lau urte Paco De Lucía hil zela

Gaur efemeridearen tartean flamenkoaren munduan murgildu beharko dugu. Duela lau urte hil zen Paco De Lucia gitarra jotzaile handia, flamenkoa mundura eraman zuen musikaria.

  • Paco De Lucía

    Paco De Lucía

    3:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaurko protagonista Francisco Gustavo Sanchez Gomez da berezko izen abizenez, 1947an Algecirasen jaioa, mundua gitarra eskuan hartuta liluratu zuen beste izen batekin: Paco De Lucía, gaur gogoan, bere heriotzaren 4. urterrenean.

Musikari familiakoa, Espainia hegoaldean esan ohi den gisa, odolean zeraman flamenkoa, baina Paco de Luciak zerbait izan bazuen flamenkoaren mugak hausteko abilezia izan zen, flamenkoa beste estiloekin nahastu garai berrietara ekartzen jakin zuen. Askoa Etxeberrieta La Pulga dantzariak hitz egin digu De Lucíaz. 1973an Fuente Y Caudal diskoarekin ezagutu zuen publiko zabalak, aurrez Camaronekin aritu zen gitarrista bikaina. Hortik aurrera, 38 diskotan zehar andaluziar lurrean sustraitutako musika beste hamaika estilorekin nahasten maisua izan zen, Europa, Ipar Amerika eta Japonian aretoak bete zituen, flamenkoa berritu eta tresna berriak tradiziora egokitzen asmatu zuen. Esaterako, Etxebarrietak azaldu digunez, berak sartu zuen flamenkoan kajoia.

Paco de Luciak berak honakoa zioen hil baino urte gutxi lehenago: "Ate berriak irekitzen ari naiz atzekoak etor daitezen. Gure musika hau existitzen zela ere ez zekien jendea flamenkoan hezten ari naiz, nik izugarri maite dut flamenkoa, gure musika, uste dut munduak duen musika interesgarrienetakoa dela”

Bihotzekoak jota 67 urterekin hil zen duela laur urte, 2014ko otsailaren 26an, bizileku zuen Mexikoko kostaldean, eta geinua itzali zen.