Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Duela 100 urte jaio zen Pepita Embil

1918ko otsailaren 28an, duela 100 urte jaio zen Pepita Embil, XX. mendeko lehen erdian zarzuelak abestuz Espainia eta Hego Amerika liluratu zuen ahotsa.

  • 4:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur efemeridearen tartean, mendeurren bat hartuko dugu gogoan. 1918ko otsailaren 28an, duela 100 urte jaio zen Pepita Embil, XX. mendeko lehen erdian zarzuelak abestuz Espainia eta Hego Amerika liluratu zuen ahotsa.

Berak gaztetan sinatzen zuen moduan Enbiltar Josebe, Pepita Enbil, otsailaren 28an jaioa zen, baina duela 100 urte Getarian. Aita gazterik hila, Donostiako Orfeioan eman zituen lehen urratsak eta handik erbesteko Eusko Jaurlaritzak sortu zuen Eresoinka taldera. Jon Bagues Eresbileko zuzendariaren arabera garai garrantzitsua izan zen hori. Parisen egonaldia eginda, Espainiara, Madrilen jo zuen eta bertan bere bizitza markatuko zuen zarzuelak kantatzen hasi zen

Orkestrarekin lan sinfoniko gehiago egiteko aukera bazuela uste du Baguesek baina garaiak Zarzuela eskatzen zuen, gainera Zarzuelak Mexikon idolo bihurtu zuen 40ko hamarkadaren azken aldera, bertan urteak egin zituen senar zuen Plazido Domingorekin eta izen bereko semearekin. Hain zuzen, bere bizitzako azken zatian Placido Domingo tenore handiaren ama gisa izan zen ezagunagoa, tenore handiarekin batera ere abestu izan zuen. Semearen itzal horretaz gogoeta hau Baguesek.

Pepita Embilen mendeurrena gogoratzeko ekitaldiak ditugu egunotan… Gaur bertan zortzietan, Embilek arrakastaz estrenatu zuen Sor Navarra Zarzuela eskainiko da victoria Eugenia antzokian eta bihar ordu eta antzoki berean Pepita Embilen semeak, Placido Domingok zuzenduko duen Requiem meza opera eskainiko da. Pepita Embil, Plazido Domingoren ama beharrean, egun batzuetan behintzat Placido Domingo izango da Pepita Embil handiaren semea.