Faktoria
Eguneko efemeridea
Duela 218 urte jaio zen Chopin
Gaur efemeridearen tartean historiako piano jotzaile handienetako bat gogoratu behar dugu, instrumentu horrek izan duen konposatzaile ezagunenetakoa, Frederic Chopin.
-
3:39 min
1810eko martxoaren 1ean Varsovia inguruko familia kultuan jaioa, oso txikitatik harrituta utzi zituen ingurukoak Frederic Chopin txikiak jotzeko zuen abileziak, musika berez zerion haurrari eta intuizioz jotzen zuen. Mikel Chamizo konpositore eta 'Faktoria'ko kolaboratzaileak esan digunez, 7 urterekin konposatu zuen lehen lana, eta oraindik ez zekien solfeoa idazten ere, konposatzeko modu horretan aitzindaria izan zen bere aurrekoekin, Mozartekin, alderatuz esaterako.
Musika erromantizismoaren adibide nagusi bihrutua, pianoarekin konposatzen zuen Chopinek, eta ,ez beste autoreak bezala, pianoarentzat, gorputzeko zati gisa zuen pianoa, eta, horregatik, sentimenduak obretan islatzeko zuen abilezia azpimarratzen dute adituek.
Tuberkolosia harrapatu zuen haur zela Chopinek eta bizitza osoa eman zuen gaitzaren aurka, garaian ez ohikoa zen gisan 39 urtera arte bizirautea lortuz. Tartean klima hobea zelakoan Mallorcako irlan bizi izan zen eta bertan sortu zuen pieza berezi bat.
Poloniarra bai baina erbesteratua, herri minez bizi izan zen Chopin, Poloniako 1830eko iraultza Vienan zela eman zen eta ondoren senideek ez itzultzeko aholkatuta, atzerrian hil zen, Parisen bizi izan zen urte gehienetan.
Baina bere bere bihotza Polonian da, berak hala nahi zuelako. Bere bihotza cognacez betetako ontzi batean sartu, eta Varsoviako eliza bateko zutabean sartu zuten.
Kanpora begira esanekoa eta ondo hezia, barne gatazkak musikaren eta pianoaren bidez bideratzen zituen gaur egun oraindik instrumentu hori ikasi nahi dutenentzat ezinbesteko erreferentzia den autoreak, duela 218 urte jaio zen Frederic Chopin.