Itxi

Faktoria

Namaste!

'Nik bi etxe ditut, bat Nepalen eta beste bat hemen'

Azkoitian bizi da Dinesh Gautam nepaldarra. Euskara ikasteak asko lagundu diola esan digu.

  • 17:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dinesh Gautam Nepalgoa da. Euskal Herrian bizi da eta euskara ikasi du. Logikoa dirudien arren, ez da hain ohikoa izaten eta gertatzen denean, zergatik ukatu, poza ematen digu. "Euskara ikastea ez da hain zaila", esan digu. Euskal Herrian lan egiteko eta bertako kultura ezagutzeko, euskara ikasteak asko lagundu diola kontatu digu. Nepalera hizkuntza ofizialaz gain, Nepalen 90 hizkuntza baino gehiago dagoela aipatu du eta baita nola egunetik egunera galtzen, desagertzen, ari diren, zoritxarrez.

Nepalgo mendi aldean jaioa, Dineshek ikusten ditu antzekotasunak Euskal Herriaren eta Nepalen artean, hain zuzen, mendiari eta paisaiaren berdeari dagokienez, baina, hondartza, bere bizitzan lehen aldiz, Deban ikusi zuela aitortu digu.

Unibertsitate ikasketak Londresen egiten ari zela, jadanik Euskal Herrian bizi zen lagun batek hona etortzeko animatu zuen eta baita animatu ere. Egun Azkoitian bizi da eta besteak beste, Errealeko zale amorratua da. Entzun hemen kontatu dizkigunak!