Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Matxitxakoko itsas gudua izan zela 81 urte

1937ko martxoaren 5ean gertatu zen Bou Nabarra ontzi euskaldunaren eta Canaris gerra ontzi frankistaren arteko guda.

  • Matxitxako Gudua. KOadroa: David Cobb

    Matxitxako gudua. koadroa: David Cobb

    3:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

1937ko martxoaren 5ean Matxitxako parean behe laino itxia zen. Altxamendu faxistari aurre egiteko, hilabete gutxi lehenago Eusko jaurlaritzak Euskadiren gerra ontziteria sortu zuen: 6 bakailao ontzi gerrarako moldatu zituzten kainoiekin hornituz. Izenak ere esanguratsuak: Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta NaVarra tartean. 563 marinel bolondresek osatu zuten Eusko Itsas Gudarostea.

37ko martxo hartan, Canarias gerraontzia, tropa frankistek zuten gerra ontzi sendoena, kantauri itsasora bidali zuten eta martxoaren 4an  agindu bat jaso zuten: Oraindik errepublikaren agintepean zegoen Bilbora zihoan errefuxiatuen itsas ontzi bat, Galdames izenekoa, atzematea.

Galdames ontzia besteak beste Bou Gipuzkoa, Bou Bizkaia eta Bou Nabarrak babestuta zihoan Bilborantz. Itsaso txarra eta behelainoak ordea, martxoaren 4ko gauean Bou Gipuzkoa eta Bou Bizkaiak Galdames bistatik galtzea ekarri zuten. Goizaldera, bapatean Bou Gipuzkoak parez pare aurkitu zuen Canarias ahalguztiduna, eta ontzian frankisten misilkada jaso arren ihes egitea lortu zuen.

Ondoren iritsi zen gerra ontzi frankista Galdames errefuxiatu ontzira. Kanoi tiroz lehen kolpez Galdames untziko hiru ume eta emakume bat hil zituen. Berau babesten bakarrik geratua zen Bou Navarrak aurre egin zion beste kainokada batekin Canarias ontziko soldadu bat hilez. Itsas gudu mitikoa hastear zen. Mikel Aizpuru EHUko historia irakasleak gogoratu du David eta Goliathen artean ordu eta erdiko gudua izan zela. Ez da dudarik, berez askoz indartsuagoa zen Canarias eta azkenean Bou Nabarraren galdategia suntsitzea lortu zuen. 31 hildako izan ziren.

Ontzia ondoratzear zela, bizirik zeudenek larrialdi ontzira egin zuten salto komandateak eta lehen ofizialak izan ezik, frankistek harrapatu baino nahiago izan zuten ontziarekin hondoratu betiko.

Matxitxako inguruak lasai daude gaur baina duela 81 urte ezkeroztik ur haietan daude nonbait ezkutatua BOU NAVARRA ontzia eta frankistei aurre egin zieten marinel ausarten gorpuak…