Faktoria
Eguneko efemeridea
Gabriel Garcia Marquez jaio zela 91 urte
1927ko martxoaren 6an jaio zen gaztelerazko literaturak ezagutu duen kontalari onenetakoa, Gabriel García Márquez. Bizi izan balitz, 91 urte beteko zituzkeen.
-
4:00 min
1927ko martxoaren 6an jaio zen gaztelerazko literaturak ezagutu duen kontalari onenetakoa, Gabriel García Márquez. Felipe Juaristi idazleak gogoratu digunez, haur zela Kolonbiako Aratacan aiton amonekin hazia, aitonaren kontatzeko gaitasunak eta amonaren imaginazioak eragina izan zuten Gabo txikiarengan; institutuan jada lehen poemak idazten hasi zen eta zuzenbidea ikasi arren, kazetaritza izan zuen lehen lanbide eta ofizio horrek idazle gisa asko lagundu ziola uste du Juaristik.
1960an Hojarasca lehen nobela publikatu zuen kritikaren txalo arten baina inongo ohiartzunik izan gabe. 1967an heldu zen ordea Garcia Marquezi bizitza aldatu zion lana: Cien Años De Soledad. 800.000 ale saldu zituen lehen astean, eta errealismo magikoaren adierazle nagusi bihurtu zen
Literatur lan zabala utzi digu Garcia Marquezek, eta, bere ezaugarriak nabarmentzerakoan, beste ezeren aurretik kontalari bikaina dela azpimarratu digu Felipe Juaristik. 1982an iritsi zen beste mugarria, literatura nobela. Sinestu ezinik aurkitu zuten Mexikoko bere etxean oraindik ohean errealitatea eta fantasia bere liburuetan bezala nahastuta bailiran.
Erreliateari ez zion bere bizitzan izkin egin ordea: politikoki konprometitua, Fidel Castrorekin harreman estua izan zuen eta horrek aurkakotasun ezagunak ekarri zizkion, esaterako, Vargas Llosarekin eta, era berean, urtetan debekatuta izan zuen Estatu Batuetan sartzea. 1999an minbizia diagnostikatu zioten, etaa azken urteak gaitzaren aurkako borroka eman zituen, eta oso gutxi agertu zen jendaurrean. 2014ko apirilean esan zigun agur liburuei magia itsatsi zien maisuak, nork daki Macondo-ko lurretan izango da geroztik Gabriel Garcia Marquez.