Itxi

Faktoria

Amaia Izko

'Ebitatu zitekeen heriotza bat izan da'

Xabier Reyren abokatuetako bat da Izko. Salatu du "euskal preso asko eta asko" daudela hildako presoa zegoen "bizi baldintza gogorretan".

  • 4:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Familia, Jaione Carrera abokatua eta konfidantzazko medikua Puerto III espetxera iritsi berriak zirenean mintzatu zaigu Amaia Izko Xabier Reyren abokatuetako bat Euskadi Irratiko 'Faktoria'n Jakinarazi du datozen orduetan autopsia egingo dietela eta, bidaia luzea tarteko, ez dakitela noiz iritsiko den gorpua Euskal Herrira.

Izkok salatu du Xabier Rey "beti egon dela erregimen itxian", "isolamendu moduko egoeran, eta ziegatik kanpoko lau ordu baino ematen ez zituela". "Xabierren egoera zen",  zehaztu du, "baina baita euskal preso politiko askorena ere, lehenego graduan eta bizi baldintzarik gogorrenetan". Izkoren arabera, "ebitatu zitekeen bizitza" bat galdu da eta "amorru infinitoa" sentitzen du horregaitik.