Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Xabier Lizardi hil zela 85 urte

Gaur efemeridearen tartean, euskal pizkundea deitu zen garaira egingo dugu atzera. 1933ko martxoaren 12an hil zen Xabier Lizardi idazle poeta eta kazetaria.

  • Xabier Lizardi

    Xabier Lizardi

    6:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jose Mari Agirre izen-abizenez, zuzenbidea ikasi eta empresa bateko kudeatzaile izan zen XX. mendearen hasieran, baina ez dugu gaur horregatik oroituko. 'Xabier Lizardi' ezizenez kazetari, antzerkigile eta olerkari handi izan zen, euskal pizkundea deitu zitzaion garaiaren ardatzeko bat. Zarautzen jaio baina Tolosan ia bizitza osoa egina, ekintzailea eta idazlea biak uztartu zituen 20ko hamarkadaren amaieran. Lurdes Otaegi EHUko Euskal Literaturako irakasleak azpimarratu duenez, bizi zela olerki lan bakarra kaleratu zuen: 1932an bihotz begietan bilduma, aditu askoren ustez maisulana. 'Bultzi lehiotik', 'Izotz ondoko eguzki' edo 'Mendi gaña' abestien hitzak Lizardiren olerkiak dira, eta gure garaira arte iritsi dira.

Bera hil ostean 1934an euskaltzaleak elkarteko lagunek etxean aurkitutako olerkiekin umezurt olerkiak ere lana kaleratu zuten. Baina paradoxa badirudi ere, garaian Lizardi ez zen olerkari bezala ezaguna, kazetari eta artikulugile bezala baizik. Euskararen aldeko hamaika artikulu utzi zituen garaiko egunkarietan. Aitzol, Lauaxeta eta beste hainbatekin urte gutxitan sekulako ekarpena egin zuen taldea izan zen euskaltzaleak deitua. Lizardi gazterik 37 urterekin 1933an eraman zuen gaitzak, besteak handik laster 36an  fusilatu zituen altxamendu frankistak. Baina ez zituen erabat isildu

Lizardiren letrak gogoan, izotz ondoan bada eguzkirik eta hemen ari gara gu euskaraz egunero, besteak beste, martxoaren 12an, duela 85 urte hil zen Xabier Lizardiri esker.