Faktoria
Tabakoaren garestitzea
'Haserretzen hasiak gara. Tabakoa saltzearekin ezin dugu bizi-iraun'
Beñat Saint Pierrek tabakoa saltzeko denda du Itsasun.
-
3:12 min
Iparraldean bizi diren tabako sailtzaileak sutan dira. Frantziako gobernuak tabako kontsumoa murrizteko hartu duten garestitze-estrategiak, euren negoziak arriskuan jartzen dituela salatzen dute. Beñat Saint Pierrek Itsasun du denda. 2000. urtean hasi zen tabakoa saltzen eta ia bi hamarkada hauetan, lankideak kopurua etengabe gutxitzen ikusi du. "170 buralista hasi ginen, 98 gara gaur egun. 70 bat galdu ditugu". Negozioen itxiera zuzenean lotu du tabako kaxaren garestitzearekin: "3 eurotan hasi ginen, 8 eurotan saltzen dugu eta 10 eurotara iritsiko garela diote".
Beñat Saint Pierrek aitortu du haserre daudela saltzaileak eta bezeroak, erretzaileak ere "haserretzen hasiak dira". Ikusten dutelako, mugaren beste aldean, tabakoaren prezioa erdia dela.
Tabako sailtzaileek datuak jarri dituzte mahai gainean: 8.000 denda daude frantziar estatuan, eta tabakoaren garestitzea 10 eurotara iristen denean, 5.000 lanpostu galduko direla uste dute. Negozio-eredua aldatzen hasi dira, bestelako produktuak saltzen, "tabakoa saltzearekin ezin dugu bizi-iraun" esan digu Itsasuko dendariak.