Itxi

Faktoria

Jose Ignacio Asensio

'Ardurak daude eta erantzunkizunak behar dira. Epaileek esango dute norenak'

Mallabiako 'Bete arte' zabortegia Gipuzkoako hondakinak jasotzeko lehiaketa publikoa bere bidea egiten ari dela berretsi du eta hamabost egunen epean argituta egon litekeela.

  • Jose Inazio Asensio

    15:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoako hondakinak Mallabiak hartuko dituen edo ez erabakiko duen lehiaketa publikoa datozen egunetan amaituko dela iragarri du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak 'Faktoria'n.  Prozedurak zehatzak eta arautuak direla esan du eta Mallabiako Udala "ziur aski" derrigortua legokeela bertako "Bete arte" zabortegian Gipuzkoako hondakinak hartzen. Gogoratu du Mutiloako zabortegia ere industri hondakinak jasotzeko zela eta han ere prozedurak jarraituta, jaso behar izan dituztela hondakinak.

Ingurumen diputatuak gogoratu duenez, zabortegi berririk ez duelako egin nahi Diputazioak. "Noiz arte jarraitu beharko dugu horrela?",  egin du galdera eta bere buruari erantzun: "Zubietako azpiegiturak egin arte".  Ildo horretan, gaineratu du erraustegiaren inguruko lanak "aurreikusitako epean" doazela aurrera eta berretsi du, hilabete honetan bertan esleituko direla bigarren faseko lanak. Abiadura horri eutsiz gero, urte eta erdiko epean leude amaituta Zubietako lanak.

Azaldu du, "bigarren faseko lanak amaitu ondoren" hondakinei buruzko eztabaida berriz ere Batzar Nagusietara eramango dutela, baina baztertu egin du erakunde horretatik kanporako eztabaidarik, "GuraSOS edo beste edozein eragilerekin hitz egiteko prest" daudela azaldu arren.

Madrilgo Estatuko Kontu Epaitegian Iñaki Errazkin aurreko Ingurumen diputatuak eta Ainhoa Intxaurrandietak GHKko buru izan zenak ostegun honetan izango duten epaiketaren harira, Asensiok adierazi du araubidearen kontra aritu zirela aurreko legegintzaldiko arduradunak eta ondorio ekonomiko larriak zirela. "Ardurak daude eta erantzunkizunak egon behar dute. Epaileak esango du norenak", amaitu du.