Faktoria
Eguneko efemeridea
53 urte Winston Churchill hil zela
1965eko urtarrilaren 24an hil zen, II. Mundu Gerraren norabidea aldatu zuen gizona.
-
3:43 min
Gaur, efemeridearen tartean, joan den mendeko politikan giltzarria izan zen agintari bat: Winston Churchill. Duela 53 urte, 1965eko urtarrilaren 24an hil zen adituen arabera, II. Mundu Gerraren norabidea aldatu zuen gizona.
Oscarretarako lehian ariko den Darkest Hour filmak berriz lehenera ekarri du Winston Charchill, zalantzarik gabe ezohiko politikaria: XIX. mende amaieran britainiar armadan karrera militarra egina… kazetaria, idazlea, eta margolaria izan zen besteak beste. 1900. urtean egin zuen armadatik politikarako jauzia baina ardura nagusiak bizitzako azken zatian izan zituen. 1939. urtaren amaieran Hitlerrekiko hurbilpen saiakerek eta gerrako lehen urratsek porrot egin ostean, Chamberlain Erresuma Batuko lehen ministroak dimisioa eman zuen. Churchillek argi zuen Hitlerren aurkako jarrera tinkoa eta, horrek lagunduta, 1940ko maiatzean lehen ministro izendatu zuten, bizitza osoa markatuko zion 5 urteko agintaldiari hasiera emanez, Ludger Mes EHUko Historia irakaslearen arabera.
Kargua hartu berritan, Dunkerken 250 mila soldadu, armadaren zati handi bat ozta-ozta erreskatatu zuen, eta, ondoren, tropak eta herritarrei indarra emateko sarri ohi zuen moduan mezu bat eman zuen irratitik. Rossevelt Estatu Batuetako presidentearekin zituen harreman onek lagundu zuten II. Mundu Gerraren, eta, horrela, errealitate bihurtu zen Churchillek bi behatzak gora eginez V eran garaipena adierazteko egiten zuen irudia. Baina oro ez da urre, 1945ean boto kutxetan lehen ministro kargua galdu zuen.
1951an berriz lortu zuen lehen ministro kargua beste agintaldi bat eginez, baina lehen agintaldi hark markatu du betirako. Paradoxikoki, Churhilli bizitzan eskaini zioten sari nagusia idatzizkoa izan zen, Literatura Nobela eskuratu zuen 1953an, hori bai, II. Mundu Gerrako kontakizunak oinarri dituen memoriengatik izan zen.