Faktoria
Eguneko efemeridea
Julian Gaiarre hil zela 127 urte
1891. urteko urtarrilaren 2an hil zen Erronkarik eman duen abeslaririk osetsuena.
-
4:15 min
Erronkarik eman duen abeslaririk ospetsuenaz hitz egiteko eguna da gaur. Izan ere, gaur bezelako egun batez, baina, duela 127 urte hil zen Julian Gaiarre.
Urteen poderioz fama eta dirua lortu bazuen ere, familia xume batean jaio zen Julian Gaiarre Erronkarin. 13 urterekin artzain joan zen aitak hala eskatuta, eta berea ardiei begira egotea ez zela ikusi ondoren, 3 urte geroago, anaia batekin Iruñera joan zen, lehendabizi, puntilla eta zintak saltzera eta gero, errementari.
Nahiko genuke, Julian Gaiarreren ahotsa entzun, baina ezinezkoa da…. Bere garaian grabazioak egiten baziren ere, ez dagoelako haren inguruan grabazio bakar bat ere. Iruñean ohartu zen Orfeoiko Conrado Garcia irakaslea Gaiarreren ahots pribilegiatuaz. Maisuaren poltsikotik ordainduta, aurrena, Madrilera , eta gero, Milanera joan zen Erronkariko tenorea kantu ikasketak egitera.
'Elixir Dàmore' abesten ari zela jakin izan zuen amaren heriotzaren berri….. 25 urte zituen orduan Julian Gaiarrek. Entzuleek sekulako txalo zaparrada eskaini omen zioten. Julian Gaiarre ospetsu, hala ere, Milango Eskalan egin zen, Donizettiren 'La favorite'rekin. Oso gustuko zuen Julian Gaiarrek. 32 urte zituela interpretatu zuen, eta orduz geroztik, famatu egin zen mundu osoan: Europako herrialdeetan, Estatu Batuetan, Errusian ere ibili zen eta Moskun zarraren aurrean, haren jauregian , ere abestu zuen.
Munduan ibili zen, baina ez zuen itxuraz inoiz ahaztu bere jaioterria. Erronkariko frontoia eta eskola bere poltsikotik ordaindu zituen; euskaraz ez zuela hitz egiten diote biografo askok baina guztiz kontrakoa adierazten du Milandik izebari bidali zion eskutitzak.
Madrilen, hil zen 46 urterekin Julian Gaiarre. Milikeria, dengue gripea, gaitzak jota. Bere senitartekoen baimenarekin, laringea kendu zioten aztertzeko. Eta ikusi zen asimetrikoa zeukala, eta nonbait, nota altuak kantatzeko oso aproposa. Bada Erronkarin, orain museo bilakatuta dagoen Gaiarreren jaiotetxean ikus daiteke laringe hori eta baita haren bizitza eta jarduna biltzen dituen bilduma ere.
Eta Erronkarin bertan, ikustekoa da tenorearen omenez eraikitako mausoleoa; kultur interesgune izendatu zuen Nafarroako Gobernuak. Benliure eskultorearen obra ederra zela iritzita, Maria Cristina erreginak hura Madrildik ateratzea debekatu nahi izan zuen, baina Gaiarreren hilobiaren gainan dago 1910az geroztik, haren familiak hala nahi izan zuelako.
Julian Gaiarreren museoa eta Mausoleoa daude beraz, Erronkarin.