Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Duela 58 urte onartu zuten Estatu Batuek Alaska estatu gisa

Estatu Batuetako herrialderik handiena da eta Hawaiirekin batera, AEBko beste estatu batekin muga egiten ez duen bakarra.

  • Alaska, Denali National Park. Argazkia: Pixabay

    Alaska, Denali National Park. Argazkia: Pixabay

    4:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

58  urte atzera  egin behar dugu gaurko  efemeridean.  1959ko  urtarrilaren 3an onartu zuten Estatu  batuek Alaska estatu bezala. AEBko herrialderik handiena da, eta  Hawaiirekin batera, Estatu Batuetako beste estatu batekin muga egiten ez duen bakarra.   

Duela 60 urte sinatu zuen Eisenhower presidenteak Alaska estatu bilakatzeko agiria, eta hilabete batzuk geroago, urtarrilaren  3an, egin zen ekitaldi ofiziala.

Alaskaren historian beste mugarria, 1867. urtea. Errusiako Alejandro  II.a  zarrak, diru  arazoak  zituela  eta, Estatu Batuei saldu zien Alaska 7 milloi dolarren  truke. Orduan,  diru  asko  zen, baina  handik  gutxira  frogatu zen  sekulako  erosketa egin zutela estatu-batuarrek.  Baliabide natural ugari dituen herrialdea baita  Alaska: urrea, gasa, petrolioa ...

Alaskara sei bat bidaia egin  dituen Josu Iztueta bidaiazaleari laguntza eskatu diogu Alaska  ezagutzeko. Lehendabizi, nolakoa  den  galdetu  diogu. Lurralde  zoragarria  dela  esan  digu . Denali du  izena Estatu  Batuetako mendi garaienak, 6.200 metro  ditu ia, eta  inguruan parke nazionala dago. Alentianako uharteak ere bidaiari guztiek aipatzen dituzte. Aipatu duenez, 10 mila  abioi lizentzia daude  Alaskan. Esaterako, Juneau hiriburura ezin da errepidez joan, beharrezkoa da hegazkina.