Faktoria
Eguneko efemeridea
San Franciscoko Golden Gate zubia eraikitzen ari ziren duela 85 urte
Zubi ezagun eta mitikoa gaur bezalako egun batean eraikitzen hasi ziren, 1933an.
-
3:20 min
Golden Gate zubi ezagun eta mitikoa gaur bezalako egun batean eraikitzen hasi ziren, 1933an. Estatu Batuetako Kalifornia estatuan dago, eta San Franciscoko penintsularen iparraldea eta Maringo konderriaren hegoaldea lotzen ditu.
Bi kilometro eta 700 metroko luzera du, 27metroko zabalera, eta bi dorreek 227 metroko garaiera dute. Gaur egun, eraikuntza erraldoietara eta proiektu handietara ohituta gaude, baina egin dezagun atzera… 1933ko urtarrilaren 5ean, duela 85 urte, hasi ziren Golden Gate izeneko zubia eraikitzen. Anartz Ormaza arkitektoak eman dizkigu azalpenak. Lau urte iraun zuten lanek. 1937ko apirilaren 19an amaitu zuten obra, eta maiatzaren 27an inauguratu zen. Oso sendoa dela erakutsi du; lurrikarak jasan ditu, eta bi mila milioitik gora ibilgailu pasa dira urrezko zubitik.
Hori bai, 20 bat urte behar izan zituzten diseinatu, xehetasun tekniko guztiak erabaki eta dirua lortzeko. Joseph Strauss izan zen arkitektoa eta diseinatzailea, eta Irvin Morrox egituraz arduratu zen ingeniaria. 35 milioi dolarreko kostua izan zuen, eta zubiaren kontra ere altxa ziren asko.
Bizikletaz, oinez edo autoz zeharka daiteke Golden Gate zubia. Aitzindaria eta mugarria izan zen arkitektura alorrean, baina horrez gain, margolari, idazle eta zine zuzendari askoren musa ere izan da.