Faktoria
Eguneko efemeridea
Duela 30 urte hil zen Piarres Lartzabal euskaltzale eta idazlea
1988ko urtarrilaren 12an hil zen azkaindarra, baina bere ondarea ez dago ahaztuta.
-
3:35 min
Piarres Lartzabal azkaindarra ez zen geldi egoteko jaioa, Bigarren Mundu Gerran preso egona, apaiza, idazlea, euskaltzalea, abertzale eta ekintzailea… ertz ugariko gizona. Baita kantagilea ere. Mixel Labegeryk gazteri berria aldarrikatu zuen diskoko kantu ugari, Piarres Lartzabalek eginak dira. Kantuak, ikerlanak, iritziak baina batez ere antzerkiak idatzi zituen euskal antzerkigile oparoenetako bat da Piarres Larzabal, Jean Luis Davant Larzabalen lagun eta euskaltzainak esan digunez.
Lapurtera ederra erabiltzen zuen hegoaldeko hitzak ere sartuz, batua sortu gabe zen garaian. 1963an euskaltzain oso izendatua, euskara batua gogotik sustatu zuen Piarres Lartzabalek. Abertzale sutsua, Enbata taldearen sortzaile izan zen, besteak beste Labegeri eta Davant berarekin. Pentsa, debekatua zuen Hego Euskal Herria etortzea hegoaldeko iheslariei aterpea eman zielako; horretan ere ekintzaile izan zen.
Eta beti umoreko, gizon alai gogoratzen du Davantek. Piarres Lartzabal, 30 urte geroago gogora ekarri nahi izan duguna.