Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

5 urte Bermeoko alde zaharrean izandako sutetik

2013ko apirilaren 11n izan zen bermeoko alde zaharrean 12 eraikini eragin zien sutea.

  • 3:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur, efemeridearen tartean, Euskal Herrian herrigune batean azken urteetan izan den sute handiena gogoratu behar dugu: Bermeon, 2013ko apirilaren 11n izan zen sutea.

2013ko apirilaren 11 zen, eraikinetik eraikinera ia etenik gabe zihoan sutearen irudiek eta lekukotzek oilo ipurdia jarri zigutenean. Sua goizeko laurak aldera hasi zen inor bizi ez zen Jon Nardiz kaleko eraikin batean; hego haizea eta giro epela lagun, egurrezko eraikinetan batetik bestera zabaldu zen… goizalde hartan, herriaren zati bat kixkaltzen ikusi zuen Idurre Bideguren alkateak, ez du ahazteko. Ondorengo egunetan ere, behin baino gehiagotan berpiztu zen sua eta egun nahasiak izan ziren, 5 urte igaro dira baina oraindik bistan daude sutearen ondorioak.

Udaletxeko goiko aldea kaltetu zuen suak; datorren urterako erabat konponduta egotea espero dute. Bizilagunen ezadostasunak medio berreraiki ez diren bi etxeetako biztanleak beste leku baten aurkitu behar izan dute aterpea... Bideguren alkateak argi dio lehengora ezingo dela itzuli, zerbait berria eraikitzen ahalegindu baizik. Eta, aurrera begira, alde zaharreko plan berezia lantzerakoan, Udalak herrian suhiltzaile taldetxo edo reten bat izatea eskatu du, Bermeoko alde zaharraren berezitasunak eta zabalera handia ikusita. Hotzean eta gauzak aztertuta egindako eskaera dela azpimarratu du Bermeoko alkateak.

5 urte joan dira, amesgaizto hartatik sendo esnatzeko lanean ari dira oraindik Bermeon….