Itxi

Faktoria

Javier Ollo, alkatea

'Hau ez da terrorismoa. Justizia behar dugu, proportzionaltasuna'

Javier Ollo Altsasuko alkatearekin eta Juan Miguel Perez Hurtado Altsasuko PSNko zinegotziarekin hitz egin dugu.

  • 13:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Datorren astelehenean Auzitegi Nazionalean, Altsasun 2016ko urrian izan ziren liskarraren epaiketa hasiko da. Bi Guardia Zibil eta euren bikotekin izan zen liskar horregatik, terrorismo delitua leporatuko diete Altasuko 8 gazteri. Javier Ollo herriko alkateak akusazioa baztertu du: "Hau ez da terrorismoa eta terrorismo gisa epaitzen badute, kontrako helburua" lortuko dutela gaineratu du 'Faktoria'n.

Juan Miguel Perez Hurtado PSNk zinegotzia da Altsasun. Hiru hamarkada baino gehiago daramatza kargu publiko lanetan eta bat egin du alkatearen irakurketarekin. "Ez dakit zer izan zen, borroka edo zer izan zen. Baina, ni bizkarzainarekin bizi izan naiz eta argi dut hau ez dela terrorismoa"

Ildo horretatik, Javier Ollo alkateak "proportzionaltasuna" eskatu du eta Altasuko herriak erakutsi duen irudia goraipatu du: "herriak batasunaren bitartez berreskuratu du bere benetako irudia".