Itxi

Faktoria

PISA azterketa

'Erkidego batzuetan propio ari dira PISA azterketa prestatzen'

Felix Etxeberria eta Jasone Cenoz pedagogian katedradunen iritzia jaso dugu.

  • 15:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gaur hasita, Hego Euskal Herriko ia 8.000 ikaslek egingo dute PISA azterketa. OCDEk, Lankidetza eta Garapen Ekonomikorako erakundeak prestatzen du froga eta nazioarteko 60 bat herrialdeetako hezkuntza sistemak alderatzeko erabili izan da. Ez du balio akademikorik baina, ikasleen gaitasun-maila zein den erakusten du, hiru esparruetan: irakurketa eta ulermena, zientzia eta matematikan.

Hiru urtez behin egiten da eta 2015ko datuak buruan dituztela egingo dute azterketa gaurtik hasita, Hego Euskal Herriko ia 200 ikastetxetan. 2015koak datu gazi-gozoak izan ziren Hego Euskal Herriko ikasleentzat: Nafarroako hezkuntza OCDEko batazbestekotik gora zegoela ondorioztatu zuen PISAk; Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, azken urteetako daturik txarrenak izan ziren. Aztertu ziren bi esparruetatik bitan, ulermenean eta zientzian, OCDEko herrialdetik behera gelditu ziren ikasleak.

'Faktoria'n izan diren Felix Etxeberria eta Jasone Cenoz pedagogia katedradunen hitzetan, hori da arazo nagusia: "oraindik ez duela inork argitu, zergaitik izan diren emaitza txarrak". Hezkuntza sistematik kanpoko ebaluazioen aldekoak dira bi adituak baina, PISA azterketa egokiena ote den galdetuta, sakon hausnartu behar dela esan digute. Beste puntu hau nabarmenduz: Estatuko Erkidego batzuetan propio prestatzen dutela OCDEren froga hori, emaitza onak lortu eta nazioarteko alderaketa horretan, goi mailan gelditzeko. Gaztela-Leongo hezkuntzaren eredua aipatu digute.

 

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz