Faktoria
Kuala Lumpurren irakasle
Irene Lasa: 'Kuala Lumpurreko kultur aniztasuna izugarri gustatzen zait'
Irene Lasa beasaindarra duela 2 urte joan zen Malaysiako hiriburura lanera, eskola britaniar batean egiten du lan, eta Malaysiako gizartearen aniztasuna hezkuntza sisteman ere nabari dela esan digu.
-
12:23 min
Irene Lasa beasaindarra da eta txikitatik argi izan zuen irakasle izan nahi zuela; Iruñean egin zituen ikasketak. Berak azaldu digunez, "betidanik gustatu zait bidaiatzea, eta kultura ezberdinak ezagutzea", horregatik, unibertsitateak aukera eman zionean, Indiara joatea erabaki zuen atzerrian praktikak egitera, ondoren Iruñera buletatu zen eta ondoren, Dublinera joan zen 3 hilabeteko ikastaroa egitera, handik Malaysiara curriculuma bidali eta bi astetara bertara joan zen lan egitera.
Kuala Lumpurren, malaysiar, txinatar eta indiar asko bizi direla kontatu digu, eta horrek eragin izugarria duela gizartean, kultura ezberdin asko aurkitzen direlako, "kultur aniztasuna izugarria da, oso aberasgarria" dela esan digu.
Malaysiako hezkuntza sistema oso anitza dela kontatu digu, baina hezkuntza publikoaren eta pribatuaren artean alde handia dagoela "Euskal Herrian kalitatezkoa da hezkuntza publikoa, baina Malaysian ez horrenbeste, eta alde handia dago hezkuntza pribatuarekiko".
2-8 urte bitarteko umeekin aritzen da lanean Irene, Kuala Lumpurren bere laneko lehen eguna kontatu digu, baita nola izan zen Kuala Lumpurren pisua bilatzea ere.