Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Duela 100 urte jaio zen Marc Legasse politikari eta idazlea

Parisen, 1918ko apirilaren 19an jauntxo jaio, eta Euskal Herriaren borroketan buru-belarri murgildu zen gizona izan zen.

  • 3:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Familia dirudun batean jaio zen duela 100 urte Marc Legasse Zelaia. Aita, lapurtar jatorrikoa, Frantziako armadoreen ganberako presidentea zuen, ama Errenteriakoa eta Lapurdira sarri etortzen zirenez, Euskal herriarekin harreman estua izan zuen gaztetxotatik. Francoren altxamenduaren ostean, Ipar Euskal Herrira ihes egindako abertzaleen babes taldean sartu zen, Amaia Ereñaga kazetariak kontatu digunez.

Jeltzaleekin harremana bai, baina euren aurka ere egin zuen ikuspuntu ezkertiarrarekin edo Ereñagaren arabera, zirikatzeko esan ohi zuen gisan, ikuspuntu anarkoa ere erakutsi zuen. Jainkoa eta lege zaharra esaeraren aurrean Jainkorik eta legerik gabe esaldia sortu zuen. Ondoren, II. Mundu Gerraren osteko Frantzian, politikan eragiteko aukera ikusi zuen Marc Legassek, hauteskundeetara aurkeztuta ez zuten diputatu aukeratu baina Legassek idatzia da Jean Etxeberri Aintxart diputatu baigorriarrak aurkeztu zuen Ipar Euskal Herrirako autonomia estatutu proposamena.

Gizon kultua, Ravelen musikaren zalea, eta aldi berean zirikatzailea eta umoretsua zen: 40ko hamarkadan Hordago aldizkari satiriko-politikoa sortu zuen, gaur egun Hordago argitaletxea dena. Liburu ugari idatzi zuen baina bereziki artikulugile izan zen garaiko prentsan.

60ko hamarkadan, ETAren sorrerarekin, 36ko errefuxiatuekin egin zuen moduan, garaiko euskal iheslariei aterpea eman zien Txillardegi, Krutwig, Argala eta beste hainbatekin harremana estua izan zuen.

97an hil zen Marc Legasse bihotz ahulak kitto esan zuenean. Xehetasun gehiago jakin nahi izatera, Amaia Ereñagaren Marc Legasse un rebelde burlón liburuan aurki daitezke, rara avis baten historia da.