Faktoria
Xabier Perurena
'Nahiz eta pertsonaia txikia izan, gustukoa izan behar da'
Apirilaren 27an estreinatuko den "Anderoid" webseriean agertuko da aktore leitzarra.
-
20:23 min
Datorren astean, 'Anderoid' izeneko webserie berria estreinatuko dute Deustuko Unibertsitatearen Teknologiari buruzko foroaren baitan, Forotech delakoan, hain zuzen ere. Bilbon izan da sarean ikusi ahal izango den serie honen sei atalen grabazioa. Zientzia eta teknologia umorearekin uztartuta publikoarengan hurbiltzea asmo duen webserie honetan, Xabier Perurena aktore nafarra ikusiko dugu, Felix izeneko pertsonaiaren azalean sartuta. Azken urteetan, egia esan, han eta hemen, hainbat ikus-entzunezko proiektutan ikusi dugu… 'Goenkale', 'El secreto de Puente Viejo'… Badu bere ekoiztetxe propioa ere… Harrixfilm izenekoa Eta hori guztia gutxi balitz… Leitzako harategian, familiako harategian, lanean segitzen du… 'Faktoria'n egon ostean, arratsaldean, harategian izango da, ostera ere, egunero bezala.
Soinujolearen semea filmean parte hartuko duela kontatu digu, eta baita beste kasting baterako froga ere egin duela. Dena den, aitortu digunez, egun, paper txikiak egiteko deitzen diotenean, ezezko gehiago ematen ditu. Orain baldintza bat jartzen du, baina, paperei baiezkoa emateko: "Nahiz eta pertsonaia txikia izan, gustukoa izan behar da". ETB-1eko 'Goenkale'n eta Atresmediako 'El secreto de Puente Viejo' seriean bizi izandakoak ere gogoratu ditu, besteak beste. Entzun hemen elkarrizketa osoa!