Itxi

Faktoria

Maddalen Arzallus

'Euskara batua vs euskalkiak?'

Mikel Alonsok agurra erdaraz soilik idatzi duela gogorarazi du, ez duela Iñigo Martinezek piztutako polemikarik izan eta, euskaldun zaharren artean zabaltzen ari den erdarako joera gaitzetsi du

  • Maddalen Arzallus

    2:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Lazkao Txikik esan zuen behin, laster euskaraz ari garelakoan erdaraz ariko ginela hizketan eta iritsi da eguna. Zarauzko hondartzan, kalean, EITBko estudioetan, etengabe aditzen dira euskaldun zaharrak gazteleraz. Zergatik ? Ojala erantzuna izango bagenu baina argi dago, ez dela nahikoa etxean haurrei euskara transmititzea. Hikuntzarekin batera, maitasuna ere transmititzen ez bada agian laster Lazkao Txikiren hitzak ere gaztelera hutsean irakurriko ditugu", iritzi dio Maddalen Arzallusek  Faktorian, asteleheneroko iritzi jardunean.