Itxi

Faktoria

Segurtasun manparak

'Manparak oztopatu dezake gidari eta bidaiarien arteko gertuko harremana'

Iruñea, Donostia eta Gasteizko hiri barruko autobus-konpainietako arduradunak 'Faktoria'n izan dira.

  • Manpara autobusean

    Manparak autobusean

    16:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko hiriburuetako autobusetan gidariak babesteko segurtasun manparak jartzen hasi dira. Gasteiz izan zen pausoa eman zuen lehen hiriburua eta 2019 urterako 25 autobusetan itxitura berezi hori izango dute. Iruñerrian orain aste batzuk egin dute urratsa eta gaueko zerbitzua eskaintzen duten autobus guztietan izango dituzte segurtasun manparak. Donostian berriz, maiatzan egingo dute proba, diseinu berezi bat duen manpararekin: gidariaren postua erabat, goitik behera babestuko lukeen itxiturarekin (Madrilgo autobusen eredua jarraituz).

'Faktoria'n, hiru hiriburuetako autobus gidarien iritzia jaso dugu eta proiektuei buruzko xehetasunak eman dizkigute Aritz Ayesak, Iruñerriko mankomunitateko presidenteak; Mari Jose Ajuriagerrak, Gasteizko TUVISA autobus enpresako gerenteak eta Igor Gonzalezek, Donostiako DBUS autobus zerbitzuko arduradunak.