Faktoria
Kirol mota berriak
Gure neurrira egindako kirolaren bila!
Gure osasuna zaintzea oinarrizkoa da, baina askotan ez dugu gure neurrira egindako kirolik topatzen. 'Faktoria'n azken aldian sortu diren kirol joera berriak eta modan daudenak errepasatu ditugu.
-
19:08 min
"Kirola ez dut gustuko" aitzakiarekin asko dira kirola alde batera uztea erabakitzen dutenak, baina, egunero ariketa fisikoa egitea oinarrizkoa da bizitza osasuntsuago bat izateko. "Faktoria"n kirol joera berriak ezagutu nahi izan ditugu, norberaren beharretara moldatzen den kirola aurkitzeko.
Hasteko garuda ezagutu dugu Uneonak zentroko Ana Rodrigezen eskutik, Anak azaldu digu "kirola gustatzen ez zaienei ere gustatzen zaie Garuda", Erresuma Batutik datorren dinamika da eta Pilates-ean du oinarria.
Ondoren, gym berdeari buruz hitz egin dugu; duela pare bat urte hasi zen Larrabetzun, bere antolatzaileek azaldu digutenez, jarduera fisikoa, osasuna eta naturaren ezagutza sustatzen ditu, eta aldi berean pertsona arteko gizarte-loturak ezartzen dituela diote antolatzaileek. Guk Arantza Arberasekin hitz egin dugu, berak 2 urte daramatza gym berdea egiten eta ziurtatu digu, "kirola egin eta aldi berean ikasi eta ondo pasatzen dugu".
Azkenik, azken urteetan izugarrizko gorakada izan duen kirol motari buruz hitz egin dugu crossfitari buruz. Amaia Segurolak Basoa Crossfit sortu zuen Zarautzen bere senarrarekin batera, eta argi ikusten du crossfitaren arrakasta "emaitza azkarrak" direla, eta "oso konpletoa" dela.