Itxi

Faktoria

Eguneko efemeridea

Gaurko egunez sortu zuten Coca Cola

Gaur efemeridearen tartean, globalizazioaren ikur bihurtu den edaria: Coca Cola. Farmazialari batek asmatu zuen 1886ko maiatzaren 8an, duela 132 urte.

  • 3:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ez zuen asko pentsatuko John Pemberton farmazialariak duela 1886ko maiatzaren 8an  zer izango zen etorkizunean berak asmatu zuen edari hura. Digestiorako ondo zetorkion edari bat baina aldi berean energia ematen zuena behar zuen eta horrela sortu zen  Coca Cola.

Sortu eta bi urtera, Asa Candel enpresariak bereganatu zuen marka, publizitatea lagun mundu mailako produktu bihurtzen hasteko. Logotipo ezaguna eta 1915ean kristalezko botila luzexka asmatu zituztenetik, erreferentzia izan da publizitatean. Zenbatetan ez ote dugun ikusi eta entzun Always Coca Cola (Beti Coca Cola) leloa. Asier Arrieta EHUko publizitate irakasleak esan digunez, lehenak izan ziren jarabe izateko jaio zen produktu hura eta sentimentuak lotzen.

XX. mendetik aurrera munduko produktu ezagunena bihurtu zen eta horrela jarraitzen du egun, ondo entzun munduko biztanleen % 94ak ezagutzen du Coca Cola. Segunduko zortzi mila Coca Cola freskagarri kontsumitzen direla uste da. Eta hori ez dela medikuek inondik inora egunerokorako gomendatuko duten edaria…

132 urte gaur bizi ditugun garai hauen ikonoetako bat sortu zela, Coca Cola.