Itxi

Faktoria

Arkaitz Rodriguez

'Espero dut EAJk emandako hitzari eustea eta aurrekontuak ez babestea'

'Guk badakigu zer min eragin dugun eta hartu ditugu ardurak. Eskatzen dugu beste eragileek ere aitor dezaten sufrimendua eragin dutela', azpimarratu du Sortuko idazkari nagusiak.

  • 24:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Hilabeteak eman ditu 155 indarrean zegoen bitartean ez zituela PPren aurrekontuan babestuko. 155a indarrean dago eta espero dugu EAJk bere hitza babestea", esan du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak gaur 'Faktoria'n. "Bere oinarri sozial eta elektoralarentzat ere ulergaitza da babestea", berretsi du. Iritzi dio "miserablea" dela kataluiniarrei leporatzea bizi duten egoeraren erantzukizuna eta egoeraren ardura bakarra Espainiako gobernuarena dela gogoratu du.

ETAren desegitearen ondorengo aldiaz, berriz, errelato bakarraren irakurketa murriztaileak baztertu ditu Rodriguezek. "Kontziente gara mina eragin izanaz eta hartzen dugu ardura hori gure gain. Eskatzen duguna da beste eragileek ere gauza bera egin dezaten. Ez gehiago, ez gutxiago", esan du Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak, gaur Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketan.  "Herri honen sufrimenduan eraginik badutela" argudiatuta, "Espainiako gobernuari" eta "hura sustengatu eta haren estrategia babestu duten indar politikoei" zuzendu die eskaria ezker abertzaleko buruzagiak: "PP, PSOE eta EAJ berari".

Epealdi politiko honetan urrats eraikitzaileak eman behar direla azpimarratu du eta "indarkeria atera egin behar dela eskenatoki politikotik". Gaineratu du "eskubide guztiak pertsona guztientzat" printzipioak gidatu behar duela aldi berria: "Bizitza eskubidea bai, jakina, baina autodeterminazio eskubidea ere onartu behar dela". Hain zuzen ere, larunbatean Miribillan Sortuk deituta egin zen ekitaldiak aldi berri horri bultzada eman nahi diola azpimarratu du eta "pilak kargatuta" atera dela ezker abertzalea "erronka horri aurre egiteko".   Indar betez, eta "batuta", zehaztu duenez, eszisiorik "apenas" ez dutela: "Oso pozgarria da bide hori batera egin dugula ikustea".

"Preso guztian kaleratzean amaituko duen bide orria adosteko" kontsentsu zabalak eskatu ditu, Ipar Euskal Herrikoa eredu dutela zehaztuta. Era berean, joan den astean Guardia Zibilak egindako "zerga" operazioa gaitzetsi du, biktimen erreparazioa ez baizik pertsona batzuen bizitza hondatzea bultzatu nahi duelako.