Itxi

Faktoria

Bernardo Atxaga

'Zeruko 35. kronika'

Metaforez eta ekidistantziaz aritu da idazlea astelehenero Faktoriarako osatzen duen kronika zerutiarrean

  • Atxaga

    Atxaga

    8:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Metaforaren esanahiaz aritu da Bernardo Atxaga, astelehen, honetan Faktorian; metaforaz eta ekidistantziaz.  "Euskal Herrira itzuliz", esan du "ekidistantziaren metaforak egiaren itxura hartzen du maiz, baina, kasu honetan ere, urruntasunagatik da. Izan daiteke fisikoa edota 'informatiboa'; izan daiteke minduari, biktimari, dagokion urruntasuna (etxeko bat atentatu batean hila dutenek, mehatxupean bizi izan direnek, tortura nozitutakoek… halakoek ez dute ezer jakin nahi izaten bestearen maluraz); izan daiteke, noski, komenentziakoa, interesatua (irabazi ekonomiko bat tartean); izan daiteke, azkenez, uharte populatu batean bizitzeko premia baten ondorio. Mikonos, Santorini edo Kreta ideologiko batean bizi denak talde zabal baten anparoa du, haren epeltasuna du; haren hondartzak ditu. Eta ordainetan, bakarrik bere atxikimendu petoa, zeren atxikimendu hori ('zuen kide naiz, besteen etsai amorratu') urrezko txanpona baita taldeentzat. Ez da hori ekidistanteak omen direnen egoera, zeinak uharte desertu batean gertatzen diren askotan.