Itxi

Faktoria

Eneko Andueza

'Euskal sozialistaren bat edo beste espero dugu Sanchezen gobernuan'

Eneko Andueza PSEko parlamentarioak uste du sozialistekin soilik osatuko dela Madrilgo gobernu berria, gobernu 'eskuzabala' eta 'ona' izango dela eta eskubide sozialak berreskuratuko dituela

  • Eneko Andueza

    7:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Aldaketarako egun historikoa izan liteke gaurkoa' Eneko Andueza PSEko Gipuzkoako idazkari nagusi eta parlamentarioaren arabera.  'Faktoria'n adierazi du Pedro Sanchezen gobernu berria, 'gobernu  ona' izango dela, 'eskuzabala', eta Kongresuan zein 'mapa anitza' dagoen ikusita, 'elkarrizketaren alde" egin beharko duela derrigorrez: 'Rajoyk egin duenaren kontra arituko da juxtu', esan du.

Madrilgo Gobernu berria soilik sozialistek osatutakoa izango dela ere jakinarazi du Anduezak, eta 'euskal ordezkari bat edo beste' espero dutela bertan. Gobernu berri horrek, eskubide sozialak berreskuratzea izango du helburu nagusia, eta horretarako, Anduezaren irudiko, datorren urteko aurrekontuak prestatzen hasi beharra dago orain: 'Ekainean gaude, eta hurrengo urtekoen prozedurarekin hasi beharra dago. Ez luke zentsurik aurtengoetan aldaketarik egiteak'.