Faktoria
Uholdeak asteburuan
Menditik behera zetorren urak Antzuolako baserriak kaltetu ditu
Supide baserriko Larraitz Lizarraldek eta Lekuberri baserriko Andoni Azkargortak kontatu digute ura nola jeisten zen menditik behera.
-
Antzuola
7:12 min
Hogei minutuko zaparradak nahikoa izan ziren, Gipuzkoako Antzuola herrian izua eta kezka sortzeko. Ekainaren arratsaldeko lauak aldera hasi zuen euria, eta menditik behera iritsi zen ur uholdea. Beste leku batzuetan ere, Arabako Amurrion, Bizkaian Durangaldean eta, bereziki, Atxondon, eta, Gipuzkoan, Antzuolan, esan bezala, eta Bergaran, euri zaparrada mardulak izan ziren, eta minutu gutxiren buruan urpean gelditu ziren kale eta bazterrak, eta urak hartuta bizilekuak, garajeak, dendak eta enpresak.
Antzuolan, esan bezala, hogei minutuko kontua izan zen. Mendian behera iritsi zen ura, etengabe, uholdeak eragiteraino. Errepideak itxita, kaleak urez gainezka, liburutegiko liburuak urak sortutako errekak eramanda (Bergaran ere agertu dira liburuetako batzuk). Eta ura jeitsi zen mendialde horretako bi baserritan, egoera oso larria bizi zuten: Supide baserriko Larraitz Lizarraldek kontatu digu 'Faktoria'n sekula ez zutela horrenbeste ura ikusi menditik behera erortzen. Baserrira etxearen goiko aldetik sartu zitzaien ura. Gertu dituzte autobiderako egiten ari diren obrak, eta ez daki, agian, lan horiek eraginik izan dute uholdean. Lekuberri baserrian ez zen ura sartu, baina, txiripaz, bertako Andoni Azkargortak kontatu digun moduan. Entzun hemen elkarrizketa osorik.