Itxi

Faktoria

HAURREN ELIKADURA

''Baby Led Weaning'arekin, elikadura esperientzia positibo bilakatzen da'

Pureak albo batera utzi eta haurrei gutxinaka elikagaiak osorik emateko joera ez da berria, baina onura asko ditu pediatra eta nutrizionisten arabera.

  • Nerea Segura, Faktoria

    22:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Baby Led Weaning'arekin elikadura esperientzia positiboa bilakatzen da eta horrek onura asko ditu umearen etorkizuneko elikadura ohituretan'. Nerea Segura Euskadiko Nutrizionista-Dietisten Elkargoko bokalak 'Faktoria'n egin digun baieztapena da hori. Azken aldin, 'Baby Led Weaning' izenez ezaguna egin den metodoa ez da berria, gure aitona-amonek erabiltzen zutena da eta umeari elikagaiak bere horretan eskaintzean datza, umearen autonomia sustatzen du eta elikadura ohitura osasuntsuak txikitatik ezartzeko bidea da adituen arabera.

Ruben Garcia Euskadiko Pediatren Elkargoko kidearen arabera, umeari jaki osasungarriak eskainiz, gosearen arabera jango du; modu honetan, gehiegizko kaloriak sahiesten dira gizentasunik ez garatzeko.

Gloria Urkolak bere hiru semeak elikatu ditu BLW sistema honekin eta seme zaharrenarekin nabaritu dituen onurak kontatu digu.

Haurren elikaduraz gain, Nerea Segurak kontatu digu haurdun dauden hamar emakumetik zazpik ez dituztela elikadura ohitura osasungarriak jarraitzen eta hori zergatik den azaldu digu.