Faktoria
Eguneko efemeridea
Gaurko egunez hil zen John Wayne
Amerikar gizon zuri eta gogorraren prototipoa izan zen aktorea duela 39 urte hil zen.
-
3:35 min
1,93. kirolari gorputza eta keinu gogorreko aurpegia, izena ere tamainakoa. Baina John Wayne ez zen berez John Wayne, Marion Morrison baizik, zer eta gizon gogor hark emakumeentzat ohikoagoa den izena izan. Horregatik, Raoul Wash zinema zuzendariak izena aldatzeko proposatu zion The Big Trail filmerako; John Waynek 1930ean protagonista gisa egin zuen lehen filmerako izan zen … eta independentzia gerrako general baten izena jarri zion.
Iowan familia xumean jaioa futbol amerikarreko jokalari gisa Kaliforniako unibertsitatera joan zen bekadun. Filmatzeko estudioak ondoan zituzten eta lan txikiak egiten hasi zen espezialista gisa. Istripu batek kirol ibilbidea oztopatuta, aktore ekin zion buru-belarria eta mugarria 1939an, Diligentzia filma izan zuen, Oscar Alvarez EHUko Amerikaren Historiako irakasleak kontatu digunez.
20 film egin zituen John Fordekin, The quiet man goraipatua tartean, eta betirako geratuko da cowboy gogorraren paperean, bestelakoak ere egin zituen arren.
Gaztetatik bizitza aurrera atera zuen gizon gogorraren mitoa ez zen oso aparte gainera errealitatetik, John WayneE zirudien bezalakoa baitzen, kontserbadorea errotik, sinesduna, erretzaile eta wishkizalea. 1968an Estatu Batuetako presidentegai izatea eskaini zioten errepublikarrek baina uko egin zion.
153 filmetan izan zen aktore, film gehien egin duen Hollywoodeko aktoreen artean dago. Oscarra 1969an eskuratu zuen, bere bizitzako azken zatian. The Grit filmagatik izan zen baina askok uste dute ibilbide osoari emandakoa saria izango zela.
1979an hil zen, 72 urterekin, minbiziak eraginda. Eta baliteke film batek horretan eragina izatea, The Conqueror wensternak, hain zuzen. Zinemetan inolako arrakastarik izan ez zuen filma Uthako desertuan grabatu zuten, armadak proba nuklearrak egiteko erabiltzen zuen inguru batetik gertu eta erradiaktibitate handia jasan zuten pelikulako kide guztiek.
Eta lotura zuzenik baieztatu ez bada ere, film hartako hartako 40 kide, Susan Hayward protagonista barne, hurrengo urteetan minbiziaz hil ziren. John Waynek 1964an gainditu zuen lehen agerraldia baina bigarrena ez; duela 39 urte esan zigun agur amerikar mendebaldeko zaldun gogorrak, bakeroetan bakeroenak.