Itxi

Faktoria

Sukaldaritza blog berria

Amaia Castorene: 'Janari osasungarria plazergarria ere bada'

'Apetitu -ON' izeneko sukaldaritza bloga duela bi hilabete sareratu du Baigorriko Historia irakasle honek.

  • Amaia Castorene

    12:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Errezeta dultze eta gatzituak, aholkuak, produktuei buruzko artikuluak... denetarik aurkituko dugu gaur 'Faktoria'n bisitan izan Amaia Castoreneren 'Apetitu-ON' blogean. Batez ere, eguneroko bizitzarako errezetak, denbora gutxian prestatu daitezkeen platerak, igotzen ditu sarera. Produktu onak eta osasungarriak erabiliz, beti, baina, plazera alde batera utzi gabe. Izan ere, Amaiak argi dauka "janari osasungarria plazergarria" ere izan daitekeela.

Begientzako plazera, behintzat, bada Amaiaren sare sozialetan sartu eta 'Apetitu-ON' blogean partekatzen dituen jakien argazkiak begiratzea. "Saiatzen naiz jendea erakartzen irudiaren bidez", esan digu. Duela sei hilabete hasi zen instagramen argazkiak igotzen eta duela bi hilabete, lan prozesu luze baten ondoren, bloga estreinatu zuen. Lanbidez Historia irakaslea da Amaia, baina betidanik gustatu izan zaio sukaldea eta bere afizioari bidea ematea erabaki du... Euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz idazten du bertan. Gainera, txitxirio eta erremolatxarekin eginiko hummusaren errezeta ere eman digu. Entzun hemen elkarrizketa osorik!