Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Faktoria

Jonan Fernandez

'Errefuxiatuak ekartzeko bide seguruak behar dira Europan'

Eusko Jaurlaritzak protokolo berriak aktibatu beharko ditu Aquarius ontzian dauden errefuxiatuei hemen abegi emateko: 'Azpiegitura nahikoa badugu'.

  • Jonan Fernandez

    Jonan Fernandez

    9:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Giza duintasunagatik eskaini du Jaurlaritzak Aquarius ontzian dauden migratzaileen %10 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hartzea, baina horren gainetik, beste mezu politikoa bat ere eman nahi izan du Jaurlaritzak: "Esan nahi dugu, badela Europa bat ateak ixten dituena, eta beste bat, ateak irekitzen dituena. Eta gu ateak irekitzen diren Europaren aldekoak gara", esan du Jonan Fernandez Giza Eskubideen eta Elkarbizitzarako zuzendariak 'Faktoria'n.

Fernandezek azaldu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, une honetan, errefuxiatu eta migranteak hartzeko 500 leku badirela eta bi hilabetean behin elkartzen direla Jaurlaritzako sailak, Diputazioak eta arloko gizarte erakundeak egitekoak koordinatzeko. "Orain", zehaztu du, "ikusi beharko dugu ontzi horretan dauden pertsonen egoera eta beharra zein diren eta protokolo berriak aktibatu beharko ditugu".

Fernadezek azpimarratu duenez, errefuxiatuei abegi emateko plan integrala dute euskal erakundeek eta, hemendik aurrera ere, plazak handitzen jarraitzeko asmoa dute, egitasmo horren baitan. 'Gaitasuna badugu', zehaztu du eta kritikatu arazoa Europako atzerri politikarena dela: 'Bilatu beharko genituzke", zehaztu du, "Europan bide seguruak errefuxiatuak ekartzeko. Ateak ixten ari gara, eta bide inseguruak bultzatzen'.