Itxi

Faktoria

Mikel Moreno medikua

Haurrei xiringaz ziztatzeko metodo lasai eta berritzailea

Haurra aitaren edo amaren magalean eserarazi eta hura besarkatu duenean egiten zaio ziztaketa.

  • 10:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Haur eta gazteei xiringaz ziztatzeko metodo lasaia eta batere traumatikoa erabiltzen dute Nafarroako Ospitaletegiko pediatriako larrialdietan, Iruñean. Metodo horren bidez haurra aitaren edo amaren magalean eserarazi eta hura besarkatu duenean egiten zaio ziztaketa. Horrela, haurrak ez du xiringa ikusten eta bere burua babestuago sumatzen du gurasoa besarkatuta.

Pediatriako larrialdietako Montse de Prada erizainak eta haren lankideek behin batez ikusi zuten haurra kontsultara sartu eta postura horretan ipinita ez zitzaiola ziztadaren unea horren traumatikoa egiten, haurrari errezagoa zitzaiola erizainak egin behar zionaz ahaztea. Handik aurrera, metodo hori erabiltzen dute Nafarroako Ospitaletegiko pediatriako zerbitzuan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz