Itxi

Faktoria

Aingeru Epaltza

'Xelebre'

Iñaki Urdangarik kartzeleratzea eta Máxim Huertaren dimisioa ezagutu den egunaren kronika, Aingeru Epaltzaren ahotsean

  • 2:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Aingeru Epaltzaren iritziz, 'bitxia da' Espainian gertatzen ari dena. Erregearen koinatuari kartzeleratzea jakinerazi dioten egunean bertan, astebete karguan egin ez duen Maxim Huerta ministroak dimisioa eman du. Biak ala biak 'gutxitan ikusten diren' gertaera horietakoak direla aitortu du Epaltzak baina, ez da apostua egitera ausartu, aurretik erratu delako: 'ez zutela epaituko. Eta epaitu. Ez zutela kondenatuko. Eta kondenatu. Ez dut hirugarren apustua galduko. Oso xelebre dabil Espainia' esan digu, Aingeru Epaltzak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia