X

Irratia zuzenean

Bel Pozueta eta Amaia Amilibia Altsasuko bi gazteren amak Iruñeko manifestazioaz

Faktoria

Altsasuko auzia

'Larunbateko manifestazioak txiki utziko ditu aurretik egindako guztiak'

2018/06/14

Bel Pozueta eta Amaia Amilibia, Adur Ramirez de Alda eta Jon Ander Cob espetxeratu dituten Altsasuko bi gazteen amak izan ditugu, larunbateko deialdiaren atariko.

  • 19:04 min
  • Whatsapp
  • Bidali

9 egun pasa dira Guardia Zibilak, Auzitegi Nazionalaren epaia betez, oraindik aske zeuden Altsasuko 4 gazteak atxilotu zituztenetik. Epaia irmoa ez bada ere, zigortuta dauden 7 gazteak kartzelan dira eta euren gurasoek protestekin jarraitzen dute. Larunbaterako Iruñean manifestazioa antolatu dute eta 'aurrikuspen guztiak gaindituko direla' uste dute. Gutxienez 100 autobusek manifestariak eramango dituztela badakite, Euskal Herriaz gain, Katalunia, Asturias, Madril eta Extremaduratik doan jendearekin.

Ahalik eta jende gehien elkartu nahi dute eta mezua utzi dute 'Faktoria'n Bel Pozuetak eta Amaia Amilibiak, Adur Ramirez de Aldaren eta Jon Ander Coben amak: 'behar zaituztegu'. Orain arte jasotako babesarekin eskertuta, 'aurrera jarriatuko dutela' ziurtatu dute espetxean dauden Adur Martinez de Alda eta Jon Ande Coben amek.

Bide judizialari buruz galdetuta, ez dute itxaropena galdu eta tentu handiz jarraituko dute itxura guztien arabera, Fiskal Nagusi berria izango den Maria Jose Segarraren lana. Bel Pozuetaren hitzetan, 'epaia ez da irmoa eta gure semeen askatasuna eskatuko dugu. Gobernak hor aukera izango du justizia proportzionala dela erakusteko, hor lan egin dezake fiskal nagusi berriak'.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Azken audioak

Audio gehiago

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena