Itxi

Faktoria

Plaiaundi Institutua

'Ez da lan erraza natura eta hezkuntza batzea'

Plaiaundi Institutuko Lur eta Ingurumen Zientziak irakasgaian laborategi naturalak egin dituzte Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin eskoletako teoria praktikan ikusteko.

  • Plaiaundi

    10:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Plaiaundi institutuan naturarekin harremanetan jarri nahi izan dituzte bigarren batxilergoko ikasleak. Horretarako "Laborategi naturalak" deituriko proiektua jarri dute martxan. Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin Lur eta Ingurumen Zientziak irakasgaiko hiru irakasleek putzuak egiteko ideia izan zuten eta urtarrilean lanean hasi ziren. 'Faktoria'n Iñaki Sanz-Azkuerekin hitz egin dugu ekimen honen ingurua.

Guztira hiru hezegune sortu dituzte eta bakoitzaren bilakaera ikertu dute izan ere, berdinak baziruditen ere, oso ezberdinak dira eta. Lana egiteko garaian oso kontuan izan dute Euskal Herriko klima eta euren jarduerak ere euria egiten zuenean moldatu dituzte. Institutuak bere inguruan dauzkan natura baliabideak aprobetxatu ditu; Txingudiko badiaren ondoan kokatzen da, eta ondorioz animalia eta landare espezie asko daude itsasoa eta erreka direla eta.

Natura eta hezkuntzaren arteko harremana zein garrantzitsua den esan digu Iñaki Sanz-Azkuek eta hori lortzea oso zaila dela aitortu digu. Hala ere, Plaiaundi institutua pentsamendu hori oso barneratua duen hezkuntza zentroa da eta jarduera asko egin dituzte ikasturtean zehar naturarekin harreman zuzena izan dituztenak.

Esperientzia oso modu positiboan ebaluatu dute eta hurrengo ikasturteetan naturarekin harremanak sustatzen jarraituko dutela esan digute.