Itxi

Faktoria

Matxismoa kirolean

'Normaltzat hartu izan ditugun egoerak ez dira hain normalak'

Ainhoa Azurmendi kirol aholkulariak genero indarkeria lantzen du bere egunerokoan. Berriki, Emakumeak eta Kirola Nazioarteko Kongresuan izan da.

  • 14:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bostwanan egin dute aurten Kongresua. Genero indarkeriaren inguruko ponentzia bat aurkeztu du bertan Ainhoa Azurmendik. Avento enpresako aholkulari gisa, genero indarkeriaren aurka Real taldearekin landutako protokoloari buruzkoa. Hain zuzen ere, emakumeentzako kirol espazio segurua izan da aurtengo gai nagusietako bat Kongresu honetan. Guztira sei ardatz izan ditu goi-mailako aditu batzar honek: kirol espazio segurua, ahalduntzea, lidergoa, osasuna eta ongizatea, komunikabideak eta kirola mugarik gabe. Ardatz horiek dira, hain zuzen ere, Emakumea eta Kirola eta Gizonezkoak eta Kirola maila berean egon daitezen landu eharreko gai nagusiak.

Espazio segurua izeneko gai nagusiaren baitan sartu zen Ainhoaren hitzaldia. Garrantzitsua da, esan digunez, kirola berez espazio seguru bat denaren ideia deuseztea. Berez, kirola ez delako jendarteko beste espazio batzuk baino seguruagoa, baina joera dugu kirola osasunarekin eta ongizatearekin lotzeko, onura berezkoa balu bezala. Eta hori ez da horrela, Azurmendik azpimarratu duenez.

Nabarmendu duen beste ideietako bat izan da ez dakigula indarkeria zer den, jakingo bagenu, errazago detektatuko baikenituzke erasoak eta abusuak. Genero indarkeria, kirolean, beste alor batzuetan bezala, normala denarekin nahasten dugu, eta "normaltzat hartu izan ditugun egoerak ez dira hain normalak", azpimarratu du Ainhoak. Entzun hemen elkarrizketa osorik!