Faktoria
Yoga umeentzat
'Yoga erakustea emozionatzea da eta hori ipuinen bitartez egiten dut'
Maite Arrese yoga irakaslea eta ipuin kontalaria da. Bere bi jarduera horiek batu ditu eta ipuinen bitartez umeei yoga erakusten die saioen bitartez.
-
14:14 min
Datorren ostegunean, ekainaren 21ean, yogaren nazioarteko eguna da eta egun hori dela eta disziplina honen garrantzia azpimarratzera etorri da 'Faktoria'ra Maite Arrese . Bera yoga irakaslea da, eta aldi berean, ipun kontalaria. Bere bi zaletasun horiek elkartu ditu eta umeentzako yoga saioak eman ditu urte guztian zehar ipuin kontaketaren bitartez. Bere hurrengo saioa larunbat honetan izango da, ekainaren 23an, Gizaburuagan. Ikasturtea amaitzera doa eta hurrengo urtean saio hauekin jarraituko duela esan digu.
Bera yogan denak bezala hasi zela kontatu du, eskoletan izena eman zuen zer zen jakin gabe eta yoga bere bizitzan "hamargarren postuan egotetik lehenegora" pasa zuela esan du. Horren harira formakuntza ikasi zuen eta irakasle izatera iritsi da.
Berak irakasle bezala ikasleak emozionatzea bilatzen duela esan du, alegia hunkitzea eta ilusioa piztea. Hori lortzeko umeei ipuinen bidez lortzen du. Honekin guztiarekin yoga ongi sentitzeko metodoa dela esan du.
Maitek bere umeen saioen inguruko informazioa www.yogadonostia.com dago ala bere webgune pertsonalean, maitearrese.wordpress.com-en. Hala ere, norbaitek bere eskoletara joan nahi badu Egian egiten du, Tejena kalean, 28. zenbakian.