Itxi

Faktoria

Udara Faktorian

Et Incarnatus orkestrak lagunduta, udarari ongi-etorria

Udarako lehen egunean, Miramar Jauregitik egin dugu saioa.

  • 58:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Udarako lehen egunean, 'Faktoria'ko lantaldea estudiotik atera eta Miramar Jauregitik egin du saioa. Jauregiko "musika aretotik", aktualitateak utzitako albiste nagusiak aztertu dituzte Martxelo Otamendi, Nerea Azurmendi eta Joseba Arruti kazetariek; eta ekainaren 21a udararen hasieraz gain, musikaren nazioarteko eguna denez, Et Incarnatus orkestrari egin diogu gonbita. Udako solstizioari eskainitako kontzertua egiten dute urtero, ekainaren 22 ostiralerako prestatu dute ohiko moduan, Ernio magalean, Urkizuko Iraolako zuloan. Kontzertuaren bezperan, orkestrak egin duen entsegu nagusian izan gara.

Musika eta albisteen analisiaz gain, Udako Ikastaroei tartea eskaini diegu, Carmen Agoues, ikastaroen zuzendari nagusiak lagunduta.