Faktoria
Faktoria
'Amatxiren hizkuntza'
Euskara transmititu ez duten Ipar Euskal Herriko euskaldunei buruz aritu da bertsolaria eta errekonozimendu faltari leporatu die euren jarrera.
-
2:52 min
Euskaldun izan eta euskara transmititu dutenei buruz aritu da Maddalen Arzallus astelehen honetako Faktoriako bere iritzi-zutabean. "Gauzak diren bezala, orain arte, norbere behar edo interesetatik haratago, ez zuen ezertarako balio euskarak Iparraldean. Baina egun hauetan, modu batera edo bestera, baina Herri Elkargoak ofizial izendatu du herriaren hizkuntza. Dudak ditut, momentuz behintzat ez dakitenek ikasteko balioko ote duen. Baina txiki txikitatik zapalduak, lotsatuak eta gutxietxiak sentitu diren horiek, errekonozimentu hau eta askoz gehiago merezi dute".