Itxi

Faktoria

Autoak hirian 30 km/h

'Autoen erregetza amaitzen ari da'

Larunbatetik aurrera, Bilboko 10 kaletik 9an gehienezko abiadura 30 km/h-koa izango da.

  • 16:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekainaren 30 larunbatetik aurrera, ibilgailuek ezingo dute 30 km/h abiadura gainditu Bilboko kale gehienetan. Udaleko mugikortasun sailak hartu duen erabakiak, Bilboko kaleen ehuneko 87an eragina izango du eta helburu argia du: istripuak murriztu, airearen kutsadura gutxitu eta hiri barruko zarata maila kontrolatu.

Enrique Urkijok Bilboko mugikortasun zuzendariak eman dizkigu azalpenak 'Faktoria'n; eta Sergio Barreña soziologoak, mugikortasun esparruan ikerketak egiten dituen Ingartek ingenieritzako bazkideak, gaia bere testuinguruan kokatu du. Barreñaren hitzetan, "autoak urteetan izan duen erregetza amaitzen ari da", "ibilgailuen hiritik, oinezkoen hirira pasatzen ari gara".