Faktoria
Jarraitzaile beharra
Itziar Ituño: 'Zure sare sozialen arrakasta kontuan hartzen da'
Madrilen egindako aktore casting batean baldintzen ezarri zuten artean 80.000 jarraitzaile izatea. Baldintza hori betetzen ez zuten hautagaiak zuzenean frogatik kanpo geratu ziren.
-
Itziar Ituño Ahoz aho
5:54 min
Madrilen egindako casting batean, 17 eta 22 urte bitarteko aktoreentzako egindako deialdian, baldintzen artean hautagaiei eskatzen zitzaien gutxienez 80.000 jarraitzaile izatea. Roy Galan idazleak sare sozialetan egoera salatu du, egoera honek aktoreen duintasuna zuzenean erasotzen duela dio testuan. Aktore izateko adore handia behar dela azpimarratu du, eta merkatu baten parte direla onartuta ere, arbuiatu du deialdi horretan ez dela aktore izatea eskatzen, baizik eta “babesle” izatea.
Itziar Ituño aktorearekin hitz egin dugu 'Faktoria' egoera honi buruz, berak aitortu digu kontuan hartzen dela sare sozialen arrakasta, eta behin ekitaldi batera ez zutela gonbidatu "bere taldekideak bezain beste mediatikoa ez zelako". Egoera oso penagarria dio, baina berak ere ordutik sareak gehiago zaintzen dituela. Jarraitzaile asko dituzten "influencer"ak ere euren ogibidean geroz eta gehiago agertzen direla salatu du, "azken batean, katearentzat audientzia fijo bat" direlako.