Faktoria
Eguneko efemeridea
Maravillas Lamberto gogoan, falangistek bortxatu eta hil zuten neskatoa
Gaur efemeridearen tartean, giza ankerkeriaren ikono bihurtu den kasu bat gogoratu behar dugu.
-
5:30 min
Maravillas Lamberto 1922ko ekainaren 28an jaio zen Larragan, duela 96 urte. 14 urtetxo besterik ez zen bizi izan, ordea. 36ko uda, udamina izan baitzen Nafarroan.
Azken datuen arabera, Francoren altxamendua babestu zutenek soilik Nafarroan 3.600 pertsona hil zituzten, Jose Mari Esparza historialariak kontatu digunez.
Berri Txarrak taldeak 'Maravillas' kantuan gogoratzen duen Maravillas lambertoren historia ankerra da oso… 1936ko abuztuaren 15a zen, falangistak UGTko kide zen Vicente Lambertoren bila joan ziren etxera, eta udaletxera galdekatzera eraman behar zutela esan zioten. Maravillasek harekin joan nahi izan zuen. aita atilotu egin zuten; neskatoa, berriz, hainbat aldiz borttxatu zuten, eta, ondoren, biak hil zituzten. Maravillasen gorpu biluzia txakurrei bota zieten. Oilo ipurdia jartzen duen krimen lazgarria.
Esparzaren arabera, ez zen mota honetako hilketa bakarra izan. Urte batzuk geroago, handik gertu, Lerinen, beste izen bat, Maria Luisa Hierrro. hura ere bortxatu eta erail zuten.
Maravillasek beste bi ahizpa eta ama zituen, 36an bertan herritik alde egin behar izan zutenak. Ahizpa horietako bat bizi da oraindik, Josefina, Maravillas baino 5 urte gazteagoa, moja sartu zen, baina, familiagatik, beste mojek baztertuta bizi izan zen. 91 urterekin ondo gogoan du Franco hil ostean mojen buruari aitaren hezurrak aurkitu nahi zituela esan, eta hark erantzun ziona: 'Zerbait egingo zuten'. 'Ezta pentsatu ere, eta nire ahizpak, har zer egin zuen?', erantzun zion. Azkenean, kitto esan eta irten egin zen komentutik. Gaur egun irribarre egiteko gai da 91 urteko emakumea. Izan ere, urte askotako mespretxuen ostean, memoriaren gudua behintzat irabazi izanaren poza du Josefinak: Duela 96 urte jaio zen Maravillas Lanberto neska ausartaren izena ahaztuko ez denaren poza…