Itxi

Faktoria

Nortasunik gabekoak

'Munduan 1.100 milioi erregistratu gabeko pertsona daude'

'Sharuk' elkarteak Indian egiten du bere jarduna eta bertan erregistraturik gabe daude pertsonei nortasuna lortzen saiatzen dira. Mumbain egiten dute lan irailetik.

  • 13:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sara Anton LEINN graduko hirugarren mailako ikaslea da eta berak eta bere lan taldeak 'Sharuk' ekimena sortu dute. Elkarte honen helburua Indian erregistratu gabe dauden pertsonei nortasuna ematea da, izan ere erregistratu gabe dauden horiek ez dute eskubiderik. 'Sharuk'en nondik norakoak azaltzera etorri da Sara 'Faktoria'ra.

Ekimen hau 'Lion' pelikulatik hasi zen. Bertan nortasunik ez zuen ume galdu baten istorioa da. Graduaren hirugarren urtean Indiara joaten dira besteak beste, eta pelikula gogoan izanda, arazo hori konpontzen saiatzen dira Mumbain. 'Sharuk'ekoak irailean iritsi ziren Indiara, bertan zer aurkituko zuten jakin gabe.

Nortasunik ez izatea gobernuaren aurrean inor ez izatea da, etengabeko pobrezia batean bizitzea eta eskubiderik ez izatea. Mundu maila iniziatiba asko daude hau horrela ez izateko eta prozesu eta teknologia berriei esker aurrerapausoak ematen ari dira.

Proiektuak aurrera egiteko finantziazioa behar dute eta horretarako liburu bat idatzi dute: 'Voces invisibles'. Erregistratu gabeko hiru umeen istorioa kontatzen du. Oraingoz 'Sharuk'en web orrialdean aurki daiteke, baina laster liburutegietan egotea espero dute.