Faktoria
HAUR GOIZTIARRAK
'Haur goiztiarrak ondorio gabe geratzea da gure helburua'
Donostia Ospitaleko Neonatologia sailak 30 urte bete ditu. Horregatik, gertuagotik ezagutu dugu egiten dutena.
-
Donostiako Ospitalea
27:00 min
Donostia Ospitaleko Neonatologia sailak 30 urte bete ditu. Hori dela eta, Isabel Larburu (erizain burua), Oihana Muga (pediatra) eta Ainara Lopetegi (erizaintzako laguntzailea) elkarrizketatu ditugu.
Neonatologia sailean 36 aste baino gutxiago duten jaioberriak eta osasun eragozpenekin jaio diren haurrak egoten dira. Horiekin batera 8 mediku, 38 erizain eta 22 erizaintzako laguntzailek egiten dute lan.
Datuek diotenez haur goiztiarren %80ak du bizi-itxaropena, eta elkarrizketatuek esan dutenez, "arazo gehien ematen duena arnasketa aparatua da".
Haur goiztiarrak edota sail horretan seme-alabak izan dituzten gurasoen testigantzak ere jaso ditugu.