Itxi

Faktoria

OSTEGUNEAN

Teknologia, BBK Live jaialdia eta udako ikastaroak 'Faktoria' saioan

EITB.EUS

Gainera, Teresa Todari elkarrizketa egingo diote, 20 urte pasatu baitira 'Egin' egunkaria eta 'Egin' irratia itxi zituztenetik.

  • BBK Live jaialdia.

    BBK Live jaialdia.

Egunero bezala, albistegiak emango dio hasiera 'Faktoria' saioari, 08:30 aldera. Albistegien atalean, Teresa Toda, Egineko zuzendariorde izandakoa elkarrizketatuko dute; izan ere, 20 urte pasatu dira 'Egin' egunkaria eta 'Egin' irratia itxi zituztenetik. Horrez gain, erreportajea ere eskainiko dute, itxierak bere garaian eragindako erreakzioak jasoz.

09:00etan, Joseba Laka izango da teknologien inguruan hizketan, eta galdera bat botako du mahai gainera: Teknologiak etorkizuna alda dezake? Askotan saiatu gara galdera horri erantzuna ematen, eta Josebak bere ikuspuntua azalduko digu. Gero, Jon Garciak BBK Live jaialdira hurbilduko gaitu, eta Hondarribiko Blues Festival jaialdiko abenturak ere entzun ahal izango ditugu. Ondoren, egunero bezala, Maddi Castrok 'Blai' saioaren aurrerapena ekarriko du.

10:00etan, Ana Goitia izango da Zarategia aurkezten, eta Ekaitz Herrerak eta Maite Subijanak EHUn dauden udako ikastaroak azalduko dizkigute jarraian.

11:00etan, Pintxo-potea atalean, Igor Zalakain sukaldariak errezetak ekarriko dizkigu. Eta sukaldaritzatik kirolera egingo dugu gero, Oriotik Bilbora arraunean nola joan gaitezkeen aztertzeko.

Azkenik, betiko moduan, lehiaketaren eta bermutaren tartea izango da.

07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria' saioa. Ez galdu!