Itxi

Faktoria

Edurne Pasaban

Duela 15 urteko kontuak ekarri dituzte gogora Edurnek eta 'Marron'ek

2003ko lorpenak izan dituzte gogoan Edurne Pasabanek eta Joxe Ramon Agirrek. Urte biribila izan zen 2003ko urtea, izan ere, hiru zortzi mila igo zituen Edurnek urte horretan bertan.

  • Lhotse mendia.

    Lhotse mendia.

    21:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela 15 urteko kontuak ekarri ditu Edurne Pasabanek saiora. Urte horretan bertan, Nepaleko Lhotse mendia igo zuen eta Karakorum-eko G1 eta G2a. Lehenengoan, gorako kanpamenduetan eguraldi kaskarra egin omen zuen, eta bertan pasatako komeria eta zailtasunak azpimarratu ditu.

2003 urtea biribila izan zela gogoratzen du, izan ere, hiru zortzi mila igo zituen urte bakarrean, eta horietako bi aste betean jarraian. Oso urte polita eta berezia du gogoan, inoiz ez zaiola halakorik gertatu azpimarratzen du tolosarrak.

Sei lagun joan ziren mendia igotzera, tartean, Joxe Ramon Agirren, 'Marron' ere joan zen. Saioan berarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Parapentean aritzea zen bere erronketako bat, 8 mila metroko altueratik parapentean aritzea alegia.