Itxi

Faktoria

Ostiralean

Artekale elkartea, turismoa eta opor osteko krisia 'Faktoria' saioan

EITB.EUS

Horrez gain,Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak, Mont d’Marsans eta Zaballaren arteko bizikleta martxaren hasieraren berri emango digu.

  • Oporrak.

Saioarekin hasteko, 08:00etako albistegian, Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak, Mont d’Marsans eta Zaballaren arteko bizikleta martxaren hasieraren berri emango digu. Eta ondoren, Pilar Kaltzada eta Galder Del Campo izango dira solasean.

09:00etan, 'Faktoria'k atal berezi bat eskainiko du, izan ere, Artekale EHko kale arteen elkartearen aldarrikapenak entzuteko aukera izango dugu Pedro Ormazabal Bilboko Kalealdiaren zuzendariaren eta ZO ZONGÓ Konpainiako Hodei Astibia eta Ander Garciaren eskutik. Gero, nazioartera joko dugu Juanjo San Miguelekin, berak turismoa eta honen arriskuak izango ditu hizpide. Segidan, beti bezala, Maddi Castrok 'Blai' saioaren aurrerapena ekarriko du.

10:00etan, oporren osteko krisiaren kudeaketaz arituko da Maitane Ormazabal. Eta honen ostean, Errenteria "egidazu bixita" gaia jorratuko dute Mikel Markezek eta Jon Martinek.

11:00etan, ostiralero legez, Joseina Etxeberriak asteko soinu banda aurkeztuko digu astea behar bezala bukatzeko.

Azkenik, betiko moduan, lehiaketaren eta bermutaren tartea izango da.

07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria' saioa. Ez galdu!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia